Berako Udalak 19.175,80 euroko dirulaguntza jasoko du bero-sarea zabaltzeko. Udalaren inbertsio osoa 27.394 eurokoa izanen da.
Baztango Balleko Etxeak 25.410 euroko dirulaguntza jasoko du Baztan markaren promoziorako. Denera, 36.300 euroko inbertsioa aurreikusia dago proiektu honetarako.
Urdazubiko Udalak 22.063,50 euroko dirulaguntza jasoko du, udal eraikin bat gizarte jardueretarako ekipatzeko. Denetara, 31.519,29 euroko aurrekontua izanen dute egitasmo honetarako.
Narbarteko inbertsore pribatu batek 46.128,60 euroko laguntza jasoko du, Europako abentura parkeen araudi berrira egokitzeko 153.762 euroko inbertsioan laguntzeko.
Zubietako Udalak 33.909,91 euroko laguntza jasoko du Uraren Ibilbiderako eta Doneztebeko bertze enpresa pribatu batek 50.000 euroko laguntza izanen du hotel baterako.