Expovacaciones Azokan aurkeztu dute Uraren Bailarak egitasmoa

Ttipi-Ttapa 2017ko mai. 11a, 12:14

Leire Ortuoste eta Maite Iturre, Doneztebe eta Baztango zinegotziak, 'Uraren bailarak' egitasmoaren aurkezpenean.

Baztan Bidasoa Turismo Garapenak eskualdean eginen ditu aurkezpen lanak

Maiatzeko lehen asteburuan Baztan-Bertizarana-Malerreka eta Bortziriak present egon ziren Barakaldoko BECen egin den Expovacaciones turismo azoka handian. Baztan Bidasoa Turismo Garapena, eskualdeko udal gehienak biltzen duen lankidetza bilguneak, gure bailarak promozionatzera joan zen Barakaldora, Nafarroako standaren baitan. 

 

Egun guztietan jendetza hurbildu zen gure txokoak bisitatzeko beharrezko informazioa eskatzerat eta atenditzen ibili ziren bi langileak gelditu gabe aritu ziren. Igandean, Baztan, Bortziriak, Bertizarana eta Malerreka batzen dituen Uraren Bailarak turismo markaren aurkezpena burutzeko aukera izan zuten eskualdeko hautetsiek, azokak antolatzen duen aurkezpen egitarauaren barrenean. Laster, marka horren aurkezpen lanekin segituko dute, eskualdean bertan.

Expovacaciones 2017n parte hartu izanaren balorazioa arras positiboa da, eta esperientziak eskualdeko udalek promozioa lantzen segitzeko irakaspen interesgarriak ere eskaini ditu. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun