Zurukuaineko Aroa upategirat joanen dira Solaslagunak maiatzaren 13an

Ttipi-Ttapa 2017ko mai. 7a, 12:00

Hainbat ateraldi egiten dituzte Solaslagunek. Argazkian, 2012an Artikutzan.

Hondarribia, Izarbeibar eta Iruñerriko mintzakideekin batera

Udaberriko ateraldiekin segitzen dute eskualdeko Solaslagunek. Hurrengoa maiatzaren 13an eginen dute, Zurukuaineko Aroa upategirat, bisita gidatua eginen baitute Hondarribiako mintzalagunak, eta Izarbeibar eta Iruñerriko mintzakideekin batera. 

 

Gehienez ere 30 lagunek eman dezakete izena, upategian ez baitago gehiagorendako tokirik. Izenak jasotzeko irizpidea kronologikoa izanen da, hau da, apuntatzen diren lehenbiziko 30ak izanen dute joateko aukera. Kopuru horietara ailegatuko ez balitz, izena emateko hondar eguna maiatzaren 9a, asteartea izanen da. Garraioa, bisita gidatua, ardo dastatzea eta menuaren prezioa 35 eurokoa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun