Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean 368 lagun daude langabezian, martxoan baino 5 gehiago. Adin tarte horretako emakumeen artean, aldiz, martxoan baino 26 guttiago daude langabezian, 443. 25 urtez beheitikoen artean, apiril hondarrean 45 gizaseme zeuden langabezian, martxoan bezala, eta 36 emakume (martxoan baino 3 guttiago).
Zerbitzu arloan jautsi da langabezia, bertze arloetan igo edo berdin mantendu
Zerbitzuen arloak segitzen du langabe gehien izaten, baina apirilean 32 guttiago daude, 659tik 627ra pasatuz. Industria arloan, aldiz, 131tik 134ra pasatu da langabetu kopurua (3 gehiago). Eraikuntzan eta nekazaritzan, martxoko langabetu kopuru bera mantentzen da, 56 eta 25 lagun, hurrenez hurren. Aitzinetik lanik egin ez dutenen artean 50 lagun daude langabezian, martxoan baino 5 gehiago.