Baztan, Bera, Doneztebe eta Lesakako komertzianteak biltzen dituen Denok Bat Federazioak udaberriko promozio berri bat egiten hasi da maiatzaren 2tik 31ra. Denok Bat Giltzaria txartelarekin erosketak ordaintzen dituztenen artean egunero 30 euroko opari txartela zozketatuko dute eta astero 200 euroko opari txartela.
DenokBat Giltzaria eskaintzen duten edozein saltokitan erabiltzen ahal dira opari txartel hauek, ekainaren 5a bitarte.
Eguneroko zozketa goizean lehenengo orduan eginen da. Zozketa honetan, aurreko egunean DenokBat giltzariarekin eragiketa bat egin duten bezero guztiek parte hartuko dute. Asteroko zozketa, berriz, astelehen goizeko lehen orduan eginen da, maiatzaren 8, 15, 22 eta 29an. Zozketa honetan, aurreko astean Giltzariarekin eragiketa bat egin duten bezero guztiek parte hartuko dute.
Opari txartelen irabazleei telefonoz deituko zaie. Irabazleak, telefonoz errandako saltokira joan beharko du eta bertan opari txartela kanjeatzeko kode bat emanen zaio. Argazki bat ere aterako zaio irabazi duen opari txartelarekin. Opari txartela ezin da inolaz ere diruz trukatu.
Egunero, DenokBat federazioa osatzen duten elkarteen facebook-etan eta DenokBateko web-orrian, irabazleen izenak eta argazkiak argitaratuko dira.