Baztan futbol talde nagusia buru-belarri sartu da igoerako borrokan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko api. 24a, 08:04
Aurrerako kadeteek ere garaipena lortu zuten kopan.

Garaipen argia lortu zuten Giltxaurdin eta Doneztebek, aldiz, galdu

Aste Santuko asteburuaren ondotik, Bazko Astekoa ere atseden izan da Gipuzkoako ligetan ari diren eskualdeko taldeek gehienentzat. Nafarroako ligan talde nagusiek partidak izan dituzte. Futbolean, Baztango talde nagusiak garaipen garbia lortu zuen Giltxaurdin eta berriz ere Hirugarren Mailara bueltatzeko borrokan sartu da buru belarri. Gaur gaurkoz, zuzenean igoko litzake. Doneztebek, aldiz galdu egin zuen. 

 

FUTBOLA

Nafarroako lehen maila autonomikoan

Baztan 3 (Luis Iturriria, Antton Astiz eta Javi Urrutia)– CD Ilumberri 0

 

Nafarroako Preferenten

Rotxapea CD 3 – Doneztebe 2 (Mikel Retegi eta Borja Arregi)

 

Nafarroako jubenilen Liga nazionalean

Baztan 3 (Oscar Elorza, Luis Urrutia eta Javi Maylin) – UDC Txantrea 3

 

Nafarroako jubenilen lehen mailan

Rotxapea CD 5 - Doneztebe FT 1 (Aimar Jabalera)

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako kopan

Beti Gazte 3 – Mariño 1, gibeleratutako partida irabazi diote lesakarrek liderrari.

 

Nafarroako kadeteen lehen mailan

Baztan 0 – CD Itaroa Huarte 6

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailako kopan

Doneztebe 7 (Enaitz Iriartek 2, Oier Mikelarena, Aimar Leatxe, Aimar Zestau, Aimar Sarratea eta Jon Mikel Gaztelumendi) – CD Universidad de Navarra 1

Aurrera 4 (Egoitz Sanchezek 2 eta Mikel Martinez Barrankok 2) – Burlades B 3

 

Nafarroako infantilen lehen mailan

Doneztebe 2 (Xabi Apezetxea eta Oier Agesta) – CD Mutilvera 2

Baztan atsedena.

 

Nafarroako infantilen bigarren mailan

Gazte Berriak 2 - Baztan 2 (Julen Urreagaren golak)

Doneztebe 1 (Pello Sein) – CD Itaroa Huarte 1

 

Nafarroako futbol-8 txapelketa kopa

Neskak

Baztan atsedena.

Beti Gazte 3 (Raphaela Gomesek 2 eta Olaia Yanci) – Ardoi 0

 

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako hirugarren mailan

Umore Ona Goizueta 2 – Gaintxu AFT 6

 

ESKUBALOIA

Kadete neskak

Baztango BKT 19 - Navarro Villoslada Anaitasuna 34

Erreka 29 – Anaitasuna 38

 

Alebin neskak

Loyola A 6 - Baztango BKT A 10

Cantolagua 6 - Baztango BKT B 10

BM Lizarreria 10 – Erreka 6

 

SASKIBALOIA

Junior neskak

San Cernin B 35 - Toki Ona Bortziriak 49

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun