Fernando Anbustegik egingo ditu aurkezle eta gai-jartzaile lanak. Agoizko Udalaren laguntza izan du Nafarroako Bertsozale Elkarteak saioa antolatzeko.
Saioko lehen sailkatua finalera pasako da zuzenean. Gainerakoek, finalaurrekoko faseko sailkapen orokorraren arabera jakingo dute finalean izanen diren ala ez. Zortzi bertsolari ariko dira finalean (finalaurreko bakoitzeko irabazlea eta puntuazioaren araberako bost lehen sailkatuak), fasean aritu diren 18etatik. Momentuz, Julio Soto eta Xabi Maia dira baieztatutako lehen bi finalistak, haien saioak irabazita.
Sarrerak salgai
Hamar euroko salneurria dute saioetarako sarrera arruntek, sei eurokoa Bertsozale Elkarteko bazkideen eta 16 urtetik beherakoen kasuan. www.bertsosarrerak.eus atarian eskuratu daitezke sarrerak, eta baita Agoizko Angiluerreka Elkartean ere. Saioaren egunean, gainera, 16:00etan irekiko dira aretoko leihatilak, eta han ere eskuratu ahal izanen dira sarrerak. Txapelketaren gaineko informazio osoa eta eguneratua www.bertsozale.eus webgunean aurkituko duzue.