Ortzegun Gizeneko eskearekin eta antzerkiarekin hasiko dira inauteriak Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2017ko ots. 22a, 08:38
Ttikienen antzerkiekin abiatuko dira inauteriak Etxalarren.

Igandean kintoen bazkariak izanen dituzte, astelehenean eskea auzoz auzo eta astearte eguerdian karroza eta mozorroen desfilea

Ohikoa denez, Etxalarko inauteriak Ortzegun Goizean abiatuko dira, ttikienek eginen duten eskearekin eta Landagain eskolako ikasleek eginen dituzten antzerki eta dantzekin. Astelehenean auzoz auzo ibiliko dira gazteak eta asteartean karroza eta mozorro desfilea eginen dute.

 

Otsailak 23, ortzeguna

Goizean haurrak eskean ibiliko dira  etxez-etxe. 14:30ean Landagain eskolako ikasleak plazatik aterako dira trikitilarien laguntzaz eta herriko xoko desberdinetan antzerkiak eta dan­tzak eginen dituzte. Ondotik Guraso elkarteak eskainitako berendua izanen da guztientzat musikaz lagundua.

 

Otsailak 26, igandea

Zaldun Inaute egunean kinto bestak ospatuko dituzte.

 

Otsailak 27, astelehena

08:00etan gosaria La Basquen. Egun osoan, herri­ko gazteak bi taldetan banatuta eskean arituko dira goiko eta  beheko auzoetan.

 

Otsailak 28, asteartea

Astearte mozorro egunean, 12:00 aldera herriari itzulia emanen zaio mozorro eta karrozekin. Ondotik bazkaria Herriko Ostatuan eta aldi berean, jubilatuen bazkaria Larraburuan. 18:00etatik aitzinera musika Andoni akordeolariarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun