‘Gutik ZUra’ dokumentala ikusgai izanen da otsailaren 4an Beran eta 5ean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2017ko ots. 1a, 07:50
Mari Jose Barriola, dokumentalaren aurkezpenean.

Mari Jose Barriola proiektuaren zuzendaria bi aurkezpenetan izanen da

Gutik ZUra dokumentala ikusgai izanen da otsailaren 4an, larunbatean 19:00etan Berako Kultur Etxean. Otsailaren 5ean, igande arratsaldeko 6etan, berriz, Doneztebeko zineman izanen da ikusgai. Mari Jose Barriola zuzendaria ere bi aurkezpenetan izanen da. Ikusi trailerra

 

Euskal Herriaren idiosinkrasian basoa eta zurezko zimenduak daude.Dokumental honetan aintzinatetik etorkizunerako bidaia egingo dugu lur hontako gizakiaren eta zuraren arteko harremana azalduz. Horretarako pertsonaia hautatuen bizi-esperientzia pertsonala eta mundu mailako adituen txori begirada erabiliko ditugu, historia eta istorio konbinaketa poliedriko baten bidez lehengo, oraingo eta etorkizuneko basoen eta zuraren gako nagusiak azalduz.

 

Malerrekako pertsona eta lekuak

Mari Jose Barriola leitzarrak sortu eta zuzendutako proiektua Malerrekan ikusteko aukera izanen da. Miel Mindegia edo Xanti Uhalde dira dokumentalean agertuko diren pertsonetako batzuk. Paraje ederrak ere ikus­gai izanen dira. Bertizko Natur Parkea edo Donamariako Jauregia dorretxeak, bertze hainbatekin batera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun