Udako argazki lehiaketako saridunak jakinarazi ditu ERRAN.EUS atariak

Ttipi-Ttapa 2016ko ira. 28a, 12:47
Bi langileak. Xabier Erasunen argazkiak irabazi du epaimahaiaren saria.

Epaimaiaren lehiaketa Elizondoko Xabier Erasunek irabazi du eta erabiltzaileena Arizkungo Pello San Millanek 

54 argazki aurkeztu dituzte ERRAN.EUS atariak bigarren aldiz antolatutako argazki lehiaketara, eta horien artean, Elizondoko Xabier Erasun Eraunzetamurgilen Bi langileak... argazkiak irabazi du epaimahaiaren saria. Hala, Itzaltzuko Besaro landa hotelean asteburu bateko egonaldia irabazi du.

 

 

Erabiltzaileek ere izan dute hitza eta kasu honetan, Arizkungo Pello San Millanen Baztango erreketako lamiak argazkiak jaso du boto gehien. Honenbertzez, Etxalarko Benta Hotelean bi lagunendako otordua irabazi du.

Baztango Zaporeak produktuekin osatutako saskia lehiaketan parte hartu dutenen artean zozketatu da eta hori Jabier Larretxea aranztarrari egokitu zaio.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun