Berako bestetan Bestabusa izanen da ortzirale eta larunbat arratsean

Ttipi-Ttapa 2016ko abu. 4a, 09:15

Joan-etorriko prezioa 5 eurokoa izanen da 

Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea eta Nafarroako Gobernuak antolatuta Berako San Esteban bestetan bestabusa ibiliko da abuztuaren 5ean eta 6an, ortzirale eta larunbat arratsean eta goizaldean. Joan-etorriko prezioa 5 eurokoa izanen da.

Berara joateko Lesakatik 22:00etan, 23:00etan eta 00:00etan abiatuko da autobusa suhiltzaileen aparkalekutik eta
Berako Euskaldunako bidegurutzera ordu erdi geroago ailegatuko da.

Arantzako aparkalekutik 21:45 eta 23:30ean abiatuko da,
Igantziko Bi-Bideko bidegurutzean 22:00etan eta 23:45ean pasatuko da eta
Etxalarko Landaburuan 22:15 eta 00:00etan.
Berara 22:30ean eta 00:15ean ailegatuko da.

Itzultzeko ere Berako Euskaldunan hartuko dira autobusak.

Lesakara 03:30, 04:30, 06:00 eta 07:00etan abiatuko da.


Etxalar, Igantzi eta Arantzara: 03:30ean eta 06:30ean hartuko da Euskaldunan eta Etxalar eta Igantzitik pasatuz, Arantzara ailegatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun