Neskatoak dokumentala DVDan salgai paratu dute

Ttipi-Ttapa 2016ko abu. 2a, 10:21
10 eurotan salgai jarri dituzte DVDak.

Udazkenean oraindik Euskal Herriko zenbait tokitan pantaila handian ikusteko aukera ere izanen da

Martxoan 6an estreinatu zenetik 30 emanaldi baino gehiago eman ondotik, DVD formatuan argitaratu da Neskatoak dokumentala, Jon Abrilen zuzendaritzapean, Frankismoan Ipar Euskal Herrira eta Frantziara lanera joandako emakumeen bizipenak biltzen dituen dokumentala.

 

Udazkenean Euskal Herriko hainbat tokitan pantaila handian ikusteko aukera egonen da oraindik, bertzeren artean, irailaren 8an Iruñean (Nafarroako Filmotekan); urriaren 13an Portugaleteko Ballonti zineman; eta urriaren 26an Getxoko Villamonteko kultur etxean. Datak zehaztu gabe badaude ere, Lapurdin, Araban eta Gipuzkoan ere ikusi ahal izanen da. 

Nolanahi ere, etxean ere ikusi ahal izanen du nahi duen orok, DVD formatuan salgai paratu baita dokumentala, 10 euroren truke.

Dokumentala toki hauetan dago salgai:

Beran: Agara prentsa, Artieda estankoa, Elkar paper-denda, Igone paper-denda, Irene prentsa eta Zelaieta estankoa.

Lesakan: Legarra estankoa, Telletxea estankoa eta Xagu paper-denda.

Iruñean: Karrikiri-dendan eta Katakraken.

Laster Euskal Herriko bertze toki batzuetan ere erosi ahal izanen da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun