Herriz herri txapelketako lehen jardunaldia jokatu dute Elizondon

Ttipi-Ttapa 2016ko uzt. 28a, 08:41
Duela bi urte txapeldun izan zen Arraioz indartsu hasi da aurten ere.

Bigarrena uztailaren 31n jokatuko dute Beran

Astelehenean, uztailak 25, Nafarroako Herriz Herri Txapelketaren lehen jardunaldia jokatu zen Elizondon. Aurtengo Herriz Herri Txapelketan Arraioz, Artzanegi, Basaburua A, Basaburua B, Bera, Berriozar eta Menditarrak taldeak bi proba konbinatuetan lehiatzen dira: lehenengo proba konbinatuan (lokotx biltzea, zaku lasterketa, aizkora, korrika eta arpana) eta bigarren proba konbinatuan (txinga-erute eta ingude altxatzea).

 

LEHEN JARDUNALDIKO EMAITZAK

Lehen proba konbinatua

1.- Arraioz 17:51.11                   

2.- Menditarrak 19:26.31       

3.- Basaburua A 21:05.88       

4.- Basaburua B 21:56.03       

 

Bigarren proba konbinatua (bi kirol)

Arraioz 2,5 puntu       

Basaburua A 2,5 puntu

Basaburua B 2,5 puntu

Menditarrak 2,5 puntu

 

Bigarren jardunaldia Beran jokatuko da heldu den igandean, uztailak 31, arratsaldeko 7etan. Beran arituko diren taldeak: Arraioz, Artzanegi, Bera eta Berriozar.

 

Txapelketaren inguruko informazioa guztia (jokatzeko sistema, lanak....) Federazioaren Web orrian ikus dezakezue: www.herrikirolaknafarroa.org

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun