Bi lagunendako otorduen zozketan saritutako 37 zenbakiak jakinarazi ditu Saharaztan elkarteak

Ttipi-Ttapa 2016ko uzt. 1a, 07:00
Gure artean dira gaurgero Saharatik uda pasatzera etorri diren 30 neska-mutikoak

Dagoeneko gure artean dira Saharatik etorritako 30 neska-mutikoak, horietatik 20 lehen aldiz egiten ari diren Bakelekuan

2016ko udan Saharako haurrak Baztan-Bidasoaldera ekartzeko laguntza moduan, aurten ere bi pertsonentzako afariak edo bazkariak zozketatu ditu Saharaztan, Baztan-Bidasoko Saharar herriaren aldeko elkartasun taldeak. 37 jatetxek bat egin dute Saharaztanen ekimenarekin.

 

37 jatetxetan otorduak zozketatuak

Bidaia eta egonaldiaren gastuetan laguntzeko zozketa egin du Saharaztanek, urtero egin ohi duen moduan. Zenbaki saritu bakoitzak bi pertsonentzako otordua izanen du 37 jatetxetako batean. Hauek dira jatetxeak eta bakoitzari dagokion zenbaki sariduna.

BEOLA (ALMANDOZ); 5063

ATERPE (ARANTZA); 1080  

PABLOENEA (ARANTZA); 1567  

ORDOKI ERRETEGIA (ARIZKUN); 5805 

BIXTA-EDER (ARIZKUN); 5410

BEINTZAKO OSTATUA (BEINTZA); 3787  

ERREKALDE (BERA); 0680   

XUGA (BERA); 2375  

ZALAIN (BERA); 2375

HERRIKO OSTATUA (DONAMARIA); 0959

DONAMARIAKO BENTA (DONAMARIA); 4054

IRATXO (DONAMARIA); 1751

BELARRA (DONEZTEBE); 5136  

ELBETEKO POSADA (ELBETE); 2904 

HILARION (ELGORRIAGA); 1955     

GALARZA (ELIZONDO); 0396  

ESKISAROI (ELIZONDO); 3202  

ITZALARGIKOBORDA (ELIZONDO); 1040

KASTONEA (ERRATZU); 2748

ELUTSA (ETXALAR); 4972

HERRIKO OSTATUA (ETXALAR); 4699

FRANSENE (GARTZAIN); 2193

HERRIKO OSTATUA (GAZTELU); 0475

OLARI (IRURITA); 5582

ALTXUNEA ERRETEGIA (ITUREN); 0219 

TRESANEA (ITUREN); 3924   

HERRIKO OSTATUA (ITUREN) ;4121

AURTIZKO ABARUN ATERPEA (AURTITZ); 1420

KATTALIN (LEGASA); 0893

LARRALDEA SAGARDOTEGIA (LEKAROZ); 2585

ETXEBERTZEKOBORDA (LEKAROZ); 4649 

LINDDURRENBORDA SAGARDOTEGIA (LESAKA); 5752

PIERRESENEA (ORONOZ-MUGAIRI); 3044

URGAIN (ORONOZ-MUGAIRI); 3838

ARIZTIGAIN KANPINA (SUNBILLA); 0686

BUSTITZ (SUNBILLA); 1826

HERRIKO OSTATUA (ZUBIETA); 0734 

Bi hilabeteko epea dago saria eskuratzeko eta joan baino lehen deitu egin behar da eta txartela erakutsi otordua egin baino lehen.

 

Harrera Baztango Balleko Etxean

Uztailaren 2an, larunbat eguerdiko 12etan Baztango udalak Elizondon harrera ofiziala eskainiko die Saharaztan taldearen eskutik eskualdera etorri berri diren 30 ume sahararrei. 
 
Umeak, familiak, Frente Polisarioko Nafarroako ordezkaritza eta ANAS eta SAHARAZTANeko ordezkariak elkartuko dira bertan. Ondoren, aurten lehen aldiz eskaintzen zaien Bakelekura joanen dira umeekin, begiraleekin, harrera familiekin edo eta Saharaztango kideekin solastu eta Bakelekua ezagutu eta bertako xehetasunak jakiteko.
Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun