Cederna Garalurreko Batzar Nagusiak erakundearen lan-ildoak onartu ditu

Ttipi-Ttapa 2016ko eka. 28a, 07:36

Bidasoa eta Plazaolako Bide Berdeak elkartuko dituen Ederbidea proiektuaz aritu eta Berdintasun Planari dagozkion neurriak ere onartu ziren

Cederna Garalur erakundearen Ohiko Batzar Orokorra ekainaren 22an ospatu zen Ilunberriko Zentro Zibikoan.  2015eko kontuak eta memoria onartu zituen, eta baita 2016erako aurrekontu eta ekintza-ildoak.

2015ari dagokion memoriak besteren artean Cederna Garalurren laguntzari esker Nafarroako Mendialdean 94 enpresa sortu direla azpimarratu zuen.  Ekintzaileei ematen zaien laguntza hori Navarra Emprende Sarearen baitan ematen da.  Cederna Gararlurrek 2015. Urtean martxan jarri zuen Energia Efizientziarako  zerbitzuak izan zuen harrera ona ere azpimarratu zen.  2016rako orain arte landutako ildoez gain zerbitzu hori lurraldeko erakunde pribatuei zabaltzeko asmoa dago.

2016. urteari dagokionez, Nafarroako Landa Garapenearen 19.2 atalari dagozkion diru laguntzen deialdia irailean izanen zela iragarri zen.  Ederbidea proiektuaren onarpena ere aipatu zen.  Interreg-Poctefa baten bitartez finatzatuko da proiektu hau.  Bidasoa eta Plazaolako bide berdeak elkartzeko asmoa du, Nafarroako Gobernuak kudeatuko du eta Cederna Garalur izango da zonaldean proiektua koordinatu eta komunikatzeko arduraduna.  Azpimarratu zirenetako beste puntu bat, Nafarroako Mendialdeko Turismoari dagokion hausnarketa prozesua izan zen.  Mendialdeko eragileekin batera ari da burutzen eta etorkizunean Cederna Garalurrek Turismo arloan landuko dituen ildoak erabakitzeko oinarria izango da.

Azkenik, Cederna Garalurren Berdinatsun Planaren baitan 2016rako ekintzak onartu ziren, hala nola erakundearen proiektu eta ekintzak genero ikuspuntuarekin ere planifikatu, aztertu eta kudeatzeko  asmoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun