Doneztebeko Krosaren 38. edizioa ekainaren 26an eginen dute

Ttipi-Ttapa 2016ko eka. 24a, 14:04

Ttikienak igande goizeko 10:30etik aitzinera abiatzen hasiko dira.

Igandean 10:30ean hasiko dira ttikienak eta 11:30ean izanen da lasterketa nagusia

XXXVIII. edizioa izanen du aurten Doneztebeko Herri Krosak eta Erreka elkartearen 40. urteurrena ospatzeko eta herriko bestak girotzeko baliagarria izanen da. Urtetik urtera parte hartzaile kopuruaren markak gaindituz joan da, banazbertze 200 biltzen baititu.

 

Txikiak, igandean 10:30ean hasiko dute lasterketa polit hau eta gero, mailaz mailako mutiko eta neskek Doneztebeko ibilbideari kolorea emanen diote. 11.30etan lasterketa nagusia izanen da (kadete, jubenik, senior eta beteranoak). Berrikuntza gisa aipatu behar da www.herrikrosa.eus helbidean 5 euro ordainduta izena eman daitekeela. Lasterketa egunean, berriz, eta 11ak arte, dortsala 7 eurotan eskuratuko da. Txikiek ez dute ordainduko.

Aurreko urteetan lasterketa honek izan duen maila kontuan hartuta 2016ko aurreikuspenak ere onak dira.  Ea Vanessa Patxa, Maika Ariztegik,  Salima Charki, Aicha Bani eta  Monica Telletxea korrikalari handien marka eta bertaratzea berdin­tzen den. Eta gizonezkoen mailan Gontzal Sanz, Sabin Arruti, Antonio Etxe­berria eta Abdelhadi Habassaren parte-hartzea izaten dugun. Baina batez ere ea 200 korrikalari baino gehiago zapatilak jantzita ateratzen diren lasterketa herrikoi kutsua gal ez dadin.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun