Argazkiak eskualdean ateratakoak izan behar dute (argazkia non atera den zehaztu beharko da), originalak eta bertze inon argitaratu gabeak . Koloretan edo zuri-beltzean aurkez litezke, 300 pixeleko bereizmena eta 30x20 zentimetroko gutxieneko tamaina izan beharko dute. Argazkiak bidaltzeko epea ekainaren 16tik irailaren 11ra arte irekiko da.
Bi irabazle
Lehiaketan bi irabazle egonen dira: lehenengo irabazlea zein izango den epaimahaiak erabakiko du eta bigarrena webguneko erabiltzaileek erabakiko dute, irailaren 11tik 25era webgunean bertan botoa emanda. Irabazleak erran.eus atarian jakinaraziko dira irailaren 26an eta sari banaketa urri hasieran eginen da.
Epaimahaiaren saria honako hau izanen da: Itzaltzun, Iratiko Oihanean dagoen Besaro Landahotelean asteburuko egonaldia bi lagunendako eta erabiltzaileen saria, Etxalarko Bentan 2 lagunentzako otordua. Horretaz gain, parte hartzen duten egileen artean, Baztango Zaporeak produktuekin osatutako saskia zozketatuko da.