Baztan-Bidasoaldeko 29. Bertsopaper lehiaketako sariak eman dituzte

Ttipi-Ttapa 2016ko eka. 6a, 07:52
29. Bertsopaper lehiaketako saridunak, ekainaren 3an Beran.

125 lan aurkeztu dituzte eta Julen Zelaietak irabazi du kategoria nagusian

Bortzirietako Bertso Eskolak eta Berako Kultur Batzordeak Bortzirietako Euskara Mankomunitatearekin batera antolatutako Baztan-Bidasoako XXIX. Bertsopaper lehiaketako sariak banatu zituzten ekainaren 3an Berako Kultur Etxean. Guztira 125 lan entregatu dira.

 

A mailan, (10 urte arte), lehen saria Berako Amaiur Goñi Elortzak lortu du  Mendira joan gara la­na­rekin. Bigarren saria, Asier Barberena baztandarrak eskuratu du Herriko bestak izeneko bertso-xortarengatik.

B mailan (11-14 urte), lehen saria Berako Ekhiñe Zapian Arlegik lortu du, Bizi berri baten bila lanarekin. Bigarren saria, Igantziko Ninbe Urtxegi Urrarentzat izan da, Bortxaketa lanarengatik.

C mailan (15-18 urte) lehen saria Oronoz-Mugairiko Olaia Inziartek eskuratu du, Herria eta hizkuntza lanarekin eta bigarren saria, Peio Iriarte Etxeberria irundarrarentzat izan da, Jaiotza-Heriotza lanarengatik.

D maila nagusian (18 urtetik goiti), azken bi urteetan bezala, Berako Julen Zelaieta Iriarte nagusitu da, Asmatu huen Joxe Manuel bertso-xortarekin. Bigarren saria, Lesakako Aitor Arotzena Albitzuk lortu du, Behobia-Donostiako nobatoa lanarekin. Herreran preso dagoen Joseba Aranibar Almandoz beratarrak epaimahaiaren aipamena jaso du, Barrote artetik txoriari bertso-xortarekin. Amak, neska-lagunak eta semeak jaso dute saria.

Sari banaketaren aitzinetik, Bortzirietako bertso eskoletako ttikienek antzerkitxoak egin zituzten eta ondotik, partehartzaileentzako berendua izan zen Beralandetan.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun