XXIV. Gasna eta artisau feria antolatu du Altxata elkarteak iganderako

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko eka. 2a, 08:32

Igandean gasnak izanen dira protagonista Etxalarren, baina asteburu osoan hainbat ekitaldi prestatu dituzte.

Asteburu osoan hainbat ekitaldi izanen dira Etxalarren

Ekainaren 5ean antolatu du Altxatak Gasna eta Artisau Feriaren 24. edizioa. Aurten, igandeko ohikoez gain, ortziralean eta larunbatean ere zenbait ekitaldi prestatu dituzte. Ortziralean RebelJazz taldeak kontzertua eskainiko du frontoian 19:00etan. Nafarroako Gobernuak mila bizilagun baino guttiago dituen herriei emandako laguntzarekin antolatutako ekitaldia da.

 

Larunbata, ekainak 4

• 11:00-13:00: Eskalada ikastaroa haur eta helduentzat frontoi gibeleko paretan. Ttikienek paretarekin kontaktua eta altuera probatzeko aukera izanen dute eta handiei berriz eskalada nozio basikoak eta rappell teknikak irakatsiko zaizkie.

• 19:00: Juan Mari Beltran Hirukotearen kontzertua eta herriko dantzarien saioa.

 

Igandea, ekainak 5

• 10:30-14:00: Eskulangileen erakusketa eta salmenta.

•  10:00-11:30: Lehiaketarako Ardi Gasnen harrera.

 •11:00etatik aurrera:  Alde batetik ardi mozte erakustaldia izanen da plazan. Bertzetik, Etxalarko III. Goxo Topaketa. Aurten txokolatea osagai nagusia duen postrea.

• 12:30: Etxalarko Trikitilarien kontzertu saioa.

• 13:30: XXIV. Eskualde­ko Ardi Gasna Lehiaketako sari banaketa.

• 14:00: Kantu bazkaria Bankako Mendita­rrek girotua. Lehiaketara aurkeztutako gasnak eta goxo topaketara aurkeztutako pos­treak dastatuko dira.

Erakusketak ere egonen dira. Eskola Zaharretan, egun osoan, Etxalarko eskulan ikas­taroko lanak. Iriondoan, goizez, baserriko lan tresnak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun