Beti Gazte elkartearen eguna ere ospatuko dute larunbatean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2016ko eka. 1a, 09:21

Ortziralean, berriz, Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketako sari banaketa eginen dute

Lesakako Beti Gazte elkartearen eguna ospatuko dute ekainaren 4an, hainbat ekitaldirekin. Bezperan, Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketako sari banaketa ere eginen dute elkartearen egoitzan.

 

Larunbateko ekitaldiei dagokienez, goizeko 08:00etan mendi irteera eginen dute plazatik abiatuta.

10:30ean hasita Beti Gazteko futbol taldeen partidak jokatuko dituzte Mastegin, kadetetikan goiti.

11:30ean Harriondoako plazan ginkana eginen dute bizikletarekin.

19:00etan, argazki ralliko diploma eta sari banatzea eta argazki-proiekzioa Beti Gazte elkartearen egoitzan. Egunean zehar Elutxa txaranga ariko da.

14:30ean Bazkaria Koxkontan, nahi duen guziari irekia. Txartelak salgai daude 25 eurotan Koxkila, Zialdo, Arrano eta Etxeberria Ostatuetan. Izen emateko azken eguna ekainaren 2a, ortzeguna izanen da.

Bezperen, ortzirale arratsaldeko 6:30ean Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketako sari banaketa Beti Gazte elkartearen egoitzan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun