‘Zine eta lekuko’ solasaldia antolatu dute Saran ekainaren 4an

Ttipi-Ttapa 2016ko eka. 1a, 07:50

Saraskatasuna, Har Hitza eta Gaztetxea elkarteek prestatua Herriko Etxean larunbat arratsaldeko6etan

Ekainaren 4an larunbatarekin, arratsaldeko 6etan Saraskatasuna, Har Hitza eta gaztetxea elkarteek Zine eta lekuko solasaldia antolatu dute Sarako Herriko Etxean. 

 

Lehen denbora batean, Euskal Herriko gatazkari begira bide eta hautu desberdina egin duten bi lagunen historia kondatzen duen Asier eta Biok filma proiektatua izanen da, bigarren batean preso ohi baten, presoen ahaide baten eta presoen sustengu taldeko kide baten lekukotasunak entzuten ahalko dira. Solasaldia idekia izanen da eta bakoitzak bere iritziak, galderak pausatzen ahalko ditu. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun