Bera Esteribarren kontra aritu zen Berako Eztegara pilotalekuan eta hiru partida irabaztea lortu zuen. Alebinetan, Berako Unai Llucia eta Jon Pagolak 18-5 irabazi zieten Esteribarko Barbarin eta Maiari; infantiletan, Berako Unax Villameak eta Asier Telletxeak 10-18 galdu zuten Esteribarko De la Fuete eta Zelaiaren kontra; jubeniletan, Berako Mikel Eltzaurdiak eta Harri Maritorenak 22-17 irabazi zuten Maia eta Gilen kontra eta seniorretan, Berako Jon Olaizolak eta Iñigo Martinezek 22-15 irabazi zieten Santxet eta Linzoain-i.
Leitza Zizur Nagusiaren kontra aritu zen Amazabal pilotalekuan ostiral arratsaldean. Bina partida irabazi zituzten. Alebinetan, Aitor Arraras eta Ibai Sagastibeltzak 18-14 irabazi zioten Zizurko bikoteari. Infantiletan, Leitzako Eñaut Goikoetxeak eta Eñaut Zubirik 2-18 galdu; jubeniletan, Hegoi Txoperenak eta Ander Alduntzinek 22-9 irabazi zuten eta seniorretan, Xabi Jaunarenak eta Ander Eskuderok 14-22 galdu zuten.
B multzoan, Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan Doneztebe eta Arbizu izan ziren aurrez aurre eta etxekoek irabazi zituzten lau partidak. Alebinetan, Doneztebeko Xuban Ilarregi eta Aitor Agestak 18-10 irabazi zieten Arbizuko Imaz eta Larrazari; infantiletan, Patxi Loiarte eta Gaizka Agirrek 18-11 irabazi zieten Ganboa eta Limari; jubeniletan, Iker Salaberria eta Jon Mariezkurrenak 22-3 irabazi zieten Nazabal eta Petriatiri eta seniorretan, Joanes Bakaikoak eta Jon Gorritik 22-5 irabazi zieten Arruti eta Agirreri.