1979an antolatu zuten lehenbizikoz Leitzan Eskulangile Azoka eta dagoeneko hitzordu garrantzitsua bihurtu da herritar eta bisitarientzat. Aurtengoa 39. edizioa izan da eta ohikoa denez, Euskal Herri osoko artisauek parte hartu dute. Aukeraketa egiteko garaian, zuzeneko erakustaldiak egiten dituztenei tokia egiten saiatzen dira ALKE Altzadi Kultur Taldeko kideak eta hala, besteak beste, egurra lantzeko modu desberdinak ikusteko aukera izan zen.