Laxoa txapelketako final laurdenetara sailkatzeko borrokan sartu da Doneztebe Avia

Ttipi-Ttapa 2016ko mai. 30a, 08:41
Laxoa txapelketaren lehen fasea azken txanpan sartua da.

Oizko taldea, berriz, ia ia kanpoan dago

Baztan-Errekako XXXVII. Laxoa txapelketako zortzigarren jardunaldia jokatu da asteburu honetan. Ezustean, Doneztebe Aviak garaipen garbia lortu du Arraioz A Rotugrafik taldearen kontra eta bigarren garaipen honekin, iaz hirugarren izan zen taldea, berriz ere final laurdenetarako sailkatzeko borrokan sartu da. Oizko taldeak, aldiz, oraindik ez du garaipenik lortu eta ia ezinezkoa du sailkatzea.

 

1. MULTZOA:

Doneztebe Suma – Doneztebe Titi: 7 – 9

Markagailua: 1-0, 1-4, 3-4, 3-5, 4-5, 4-6, 5-6, 5-7, 7-9.

Iraupena: bi ordu ta erdi.

1 eta 4 joko zirelarik, Patxi Olazar jokalariak (Doneztebe Titi) mina hartu eta partida utzi behar izan zuen. Bere partez joan den urtean talde honetan titularra izan zen Andoni San Martin sartu zen.

Tentsio eta urduritasun handiko partida, bi taldeentzat hagitz garrantzitsua zelako. Partidaren hasieran Juanena (Doneztebe Suma) izan zen onena, baina gero Zabala nagusitu egin zen eta bai sakez eta errestoz asmatu egin zuen, bere potentzia eta indarra erakutsiz.

Doneztebe Avia – Arraioz A Rotugrafik: 9 – 1

Azken txapelketan hirugarren postuan sailkatu zen taldea berpiztu egin da; hala ere, oraindik Doneztebeko bi taldeen kontra jokatu behar dituen bi partidak erabakigarriak izanen ditu. Almandoz sakalariak txapelketako partidarik hoberena egin zuen; arraioztarrek, berriz, urteko partidarik kaxkarrena; paretatik arras gaizki ibili ziren errestatzeko orduan.

Atsedena: Irurita Biek

2. MULTZOA:

Arraioz B Sagardia - Oiz Kokoetxea: 9 – 1

Multzoko lidera eta azkena aurrez aurre. Arraiozek ez zuen partida ikusgarria jokatu (Mindegia izan zen onena), baina Oizko taldeak ez du aurten maila ona erakutsi. Taldean aritu ziren bi jubenilak (Aimar Saldias eta Ioritz Zelaieta) etorkizun handiko jokalariak dira (gazteen azken bi txapelketak irabazi dituzte), baina helduen txapelketan oraindik ez dute bere maila erakutsi. 

Doneztebe Apezteguia – Doneztebe The Moment atzeratua

Atsedena: Irurita Miguelene

 

 

SAILKAPENA / CLASIFICACION

1.MULTZOA

Jokatuak

Irabaziak

Galduak

Jok.alde

Jok.kontra

Puntuak

1. IRURITA BIEK

6

5

1

50

24

15

2. ARRAIOZ ROTUGRAFIK

6

3

    3

38

39

9

3. DONEZTEBE SUMA

6

2

5

43

55

9

4. DONEZTEBE TITI

5

3

2

33

36

7

5. DONEZTEBE AVIA

6

2

4

33

43

5

 

2.MULTZOA

Jokatuak

Irabaziak

Galduak

Jok.alde

Jok.kontra

Puntuak

1. ARRAIOZ SAGARDIA

6

5

1

49

28

13

2. DONEZT. THE MOMENT

5

3

2

36

27

10

3. DONEZTEBE APEZT.

5

3

2

40

37

9

4. IRURITA MIGUELENE

5

2

3

36

40

6

5. OIZ KOKOETXEA

5

0

5

16

45

1

 

Bederatzigarren jardunaldia

Ekaineko lehen asteburuan jokatuko da lehen faseko bederatzigarren jardunaldia eta azkenaurrekoa dela kontuan hartuz, erabakigarria ere izan daiteke sailkapenera begira.

1. MULTZOA:

Doneztebe Titi – Doneztebe Avia, larunbatean 16:00etan.

Arraioz A Rotugrafik – Irurita Biek, larunbatean 17:00etan.

Atsedena: Doneztebe Suma

2. MULTZOA:

Arraioz B Sagardia – Doneztebe Apezteguia, igandean 11:30ean.

Doneztebe The Moment – Irurita Miguelene, larunbatean 18:00etan.  

Atsedena: Oiz Kokoetxea

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun