Mailaz igotzeko azken aukera agortu nahi du Gure Txokoak

Ttipi-Ttapa 2016ko mai. 27a, 13:59
Gure Txokoak irabazi eta bertze igoera eta jautsierei begira egon beharko du, heldu den denboraldian Gipuzkoako Preferenten jokatzeko.

Ordiziaren kontra jokatuko du larunbatean Matzadan (joanekoan 1-1)

Eskualdeko kirol talde gehienentzat bukatua da denboraldia, baina Gure Txokoako talde nagusiak, Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan laugarren izateko aukera du, larunbatean Ordiziari Matzadan irabazita. Igoera, bertze taldeen jautsiera eta igoeren menpe izanen luke. Areto-futbolean eta eskubaloian, ttikien azken partidak ere jokatuko dira.

 

FUTBOLA

Gipuzkoako erregionaleko 4. Postua kanporaketak

Gure Txokoa – Ordizia B, larunbatean 19:30ean Berako Matzadan.

 

ARETO FUTBOLA

Nafarroako neska infantilen kopa

CD Xota - Aurrera A, larunbatean 10:00etan Irurtzungo Atakondoan.

Aurrera B – CD Orvina, larunbatean 10:00etan Leitzako kiroldegian.

 

ESKUBALOIA

Alebin mixtoa

Anaitasuna A - Erreka A, larunbatean 11:30ean Zizur Nagusiko kiroldegian.

Erreka B – Anaitasuna B, larunbatean 11:00etan Doneztebeko kiroldegian.

 

Alebin neskak

Baztango BKT B – BM River Ega, larunbatean 10:00etan Elizondoko kiroldegian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun