Berako Zahar Etxeko bizilagunekin ere paseora ateratzen da Elkarrizan Boluntario taldea

Ttipi-Ttapa 2016ko mai. 27a, 09:55

Berako Zahar Etxeko bizilagunak, Elkarrizaneko boluntarioekin paseoan.

Asteleheneroko hitzordu berria

Bortzirietako Elkarrizan Boluntario Taldeak, jarduera berri bat gehitu du bere programan. Boluntario taldea, astelehenero, Berako Zahar Etxeko erabiltzaileekin pasiatzera ateratzen da, ondoren kafetxo bat hartzeko Lagun Handiak elkartean.

Ondorioz, Elkarrizanen programa aberastu egin da. Astelehenero Berako Zahar Etxekoekin egiten duten paseoaz gain, asteartetan Lesakako Zahar Etxeko bizilagunekin egiten dute paseoa, ortzegunetan Uxaneko bizilagunekin musika jotzen dute eta ondotik Berako Zahar Etxekoekin euskal kantak abesten dituzte.

Horretaz gain, aipatu behar da udan, baztertze arriskuan dauden familietako haurrei eskola laguntza eskaintzen dietela, etorkinei zuzendutako gaztelera ikastaroa, medikura edo ospitalera joateko laguntza, etxeetan ere laguntza edo jubilotekara eta gestioak egitera joateko garraio zerbitzua ere ematen dute boluntarioek.

Eta ateak idekiak dauden boluntario berriak bereganatzeko, horretarako 948 635 036 deitu  edo ssb@lesaka.eus idatz daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun