Udan Leitzako igerilekuan sorosle lanak egiteko bi pertsona kontratatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2016ko mai. 24a, 08:42
Ekainetik irailera arte irekitzen dituzte udal igerilekuak.

Lan eskariak maiatzaren 31 baino lehenago aukeztu behar dira udal bulegoetan

Leitzako kiroldegiaren kudeaketaz arduratzen den Anikote udal enpresak argitaratu du lan eskaintza. Interesa dutenek beren curriculuma eta NAN agiriaren kopia utzi behar dituzte udal bulegoetan maiatzaren 31, asteartea, baino lehen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun