Balkoi loredunen lehiaketa antolatu du hirugarren urtez Lesakako Zerbitzuen Elkarteak

Ttipi-Ttapa 2016ko mai. 24a, 07:52

Ekainean eginen dute eta 200, 150 eta 100 euroko sariak izanen dira politenentzat 

Lesakako Zerbitzuen Elkarteak hirugarren urtez antolatu du Balkoi Loredunen lehiaketa. Ekainean eginen da eta ekainaren 23an jakinaraziko dute emaitza. Lehen saria, erosketa bonoetan 200 euro izanen da, bigarrena 150 euro eta hirugarrena 100 euro.

 

Lesakako Zerbitzuen Elkarteko kide batek, udaleko turismo teknikariak eta lorezaintza sektoreko profesional batek osatuko dute epaimahaia eta ekainean eginen dituen ikustaldietan kontuan hartuko dute balkoiaren eta aitzinaldearen zainketa eta mantentze egoera, apainduren originaltasuna, konposizio floristikoa eta antolamendua, loreen barietate, kalitata eta iraunkortasuna eta espezieen eta elementu osagarrien (jardinerak, zintzilikariak…) eraberritzea.

Epaimahaikideek eta Lesakako Zerbitzuen Elkarteko kideek ezin izanen dute lehiaketan parte hartu. Epaimahaiak ekainaren 23an argitaratuko du lehiaketaren emaitza Udalaren iragarki tauletan, prentsan, elkartearen Facebook orrian eta udalaren web orrian (www.lesaka.eus).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun