12 Solaslagun izan ziren Atarrabiako Mintza Egunean

Ttipi-Ttapa 2016ko mai. 19a, 08:44
Egun bikaina pasa zuten solaslagunek Atarrabian.

Atarrabian hamargarren edizioa bete zuen Mintza Egunak eta eskualdetik ere joan zen dozena bat solaslagun eguna behar bezala ospatzera.

Autobusa hartu zuten Oronozen eta Donostiako eta Hondarribiko Mintzakideek bildu zituzten bertan. Atarrabiarat ailegatu eta hantxe  zituzten Ongi Etorria emateko prest, dantza  eta hamaiketako goxoarekin.

Bi ibilbide izan zituzten aukeran, eta Solaslagunek San Andres errotara jo zuten bertze hainbatekin batera, ederki zahar berritutako errota ezagutu zuten eta azalpenak jaso zituzten bertako langilearen eskutik.

Bazkal aitzinean, herria girotzeko eta beraien artean gehiago ezagutzeko, trikipoteoa izan zuten;  dantza, irri eta solas artean pasatu zuten permutaren ordua.  Ondotik, bazkari goxoa eta Trikidantz taldearekin gozatu zituzten belarriak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun