Felix Errandonea Memoriala egiteko boluntario bila dabil Gure Txokoa

Ttipi-Ttapa 2016ko mai. 5a, 07:59
Txirrindulariak errepidera atera daitezen, boluntarioen lana nahitaezkoa da.

Maiatzaren 29an eginen dute txirrindularitza proba

Maiatzaren 29an XXXIX. Felix Errandonea Memoriala egitekoa da Beran, goizeko 10:30ean hasita. Txirrindularitza proba hau gauzatzeko bolondresak behar ditu Gure Txokoak bidegurutze­etan laguntzeko edota moto enlaze lanetan ibiltzeko. 

Joan den urtean ere nahikoa lan izan zuten proba gauzatu ahal izateko eta azkenean, boluntario aski lortu eta egin ahal izan zuten. Aurten ere, prest daudenek, izena bidali behar dute guretxokoaelkartea@gmail.com helbide elektronikora edo  626 309438 telefono zenbakian (whats­app edo sms bidez).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun