Hirugarren urteurreneko afari-kontzertua prest du Urdazubiko Nikolaurenea jatetxeak

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko api. 29a, 08:51

Perbertsiuk (Bera), ZerNahi (Zugarramurdi) eta Joseba B.Lenoir (Bera) ariko dra larunbatean, gonbidatu bereziekin batera

Apirilaren 30ean ospatuko du bere hirugarren urtemuga Urdazubiko Nikolaurenea ostatuak. Hori dela eta, afariaz gain, besta berezia antolatu dute oraingoan ere, musikari ezberdinen partehartzearekin: Perbertsiuk (Bera), ZerNahi (Zugarramurdi) eta Joseba B. Lenoir, gonbiatu bereziekin batera.

Duela hiru urte, 2013ko Aste Saindu bezperan ireki zituen ateak Nikolaurenea jatetxeak eta urteurrenak ekitaldi bereziekin ospatu ditu geroztik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun