IX. Pintxo lehiaketa antolatu dute Donezteben asteburu honetarako

Ttipi-Ttapa 2016ko api. 28a, 10:25

Doneztebarrak Merkatari elkarteko denda batzuk ere karrikara aterako dituzte bere produktuak 

Aurreko urteetan bezala, maiatzean langilearen eguneko asteburua aprobetxatuz antolatu dute Donezteben IX.PintxoLehiaketa, Pepa´s kafetegiak eta Ameztia, Ekaitza,El Café, Irrintzi, Titi, Santi eta Mikelo ostatuek sukaldeak astinduko dituzte hiru egun horietan bertaratzen diren bezeroei mokadutxo goxoak eskaintzeko. Doneztebarrak Merkatari elkarteko hainbat dendek ere pintxo lehiaketarekin bat eginen dute, dendak karriketara ateraz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun