Espainiako armadaren presentzia eta maniobrak salatu ditu Leitzako Udalak

Ttipi-Ttapa 2016ko api. 6a, 07:38
Hainbat militar ibili zen astearte goizean Leitzako kaleetan.

Apirilaren 5ean ongi armatutako militar ugari ibili ziren herrian zehar

Leitzako Udalak Espainiako armadaren presentzia eta maniobrak salatu ditu ohar baten bidez. Hain zuzen, apirilaren 5ean, astearte goizean ikastetxeetan sarrera orduetan hain zuzen ere, Leitzako erdigunea okupatu eta herriko lurretan aritu ziren maniobra militarrak egiten, «Udalari deus jakinarazi gabe, inongo baimenik gabe eta herritarren artean ongieza eraginez».

 

Leitzako Udalak kasualitatez eta hainbat herritarrek egindako deiei eta salaketei esker izan du honen berri. Espainiako armadaren presentzia militarra handia izan da gainera: militar ugari ongi armatuta oinez, kamioiak eta beste ibilgailuak…

Gauzak horrela, Leitzako Udalak “Leitzatik eta Euskal Herritik joateko” exijitu nahi dio Espainiako armadari. «Hemen ez dute tokirik euren gerra-jokoak. Gainera, egun Euskal Herrian bizi dugun egoera politiko itxaropentsuan ez dago inondik inora justifikatuta euren presentzia militarra» dio Udalak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun