Aisialdia eta Gastronomia Gida argitaratu du aurten ere Ttipi-Ttapak

Ttipi-Ttapa 2016ko mar. 22a, 07:48

2016ko Aisiadia eta Gastronomia Gidaren azala.

Turistak ibiltzen diren tokietan banatu dira 7.000 ale

Baztan, Bidasoa eta Xaretako Aisialdia eta Gastronomia Gida argitara eman berri du Ttipi-Ttapak. Bertan, inguru honetako 85 bat jatetxe, ostatu, komertzio eta aisialdirako enpresen eskaintzaren berri ematen da 60 orrialdetan (azkeneko edizioetan baino 20 gehiago), bakoitzak eskaintzen dituen berezitasunak eta zerbitzuak azalduz hiru hizkuntzatan, euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez.

 

Modu berean, herrika antolatua dagoenez, herri horrek eskaintzen dituen zerbitzuen berri ere ematen du, hala nola, frontoia, igerilekua, supermerkatua, gasolindegia, autobus zerbitzua, lo egiteko tokia, turismo bulegoa, osasun etxea edo farmaziarik baden jakinaraziz. Baztan-Bidasoaldeko mapa bat ere badu.

 

7.000 ale argitaratu dira, ohi baino 1.000 gehiago, turistak ibiltzen diren tokietan banatu direnak, jendeak har dezan eta bazkaltzeko edo afaltzeko plana egiten lagungarri izateko. Era berean, iragarkia jarri duen jatetxe-ostatu bakoitzean ere utzi dira ale batzuk bezeroen artean banatzeko.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun