Bortzirietako Emakumeen VII. Mendi Itzulian 75 mendizale baino gehiagok parte hartu dute

Ttipi-Ttapa 2016ko mar. 14a, 12:19
Bortzirietako VII. emakumeen mendi ibilaldiko partehartzaileak Elorlepon.

Elkarretaratzea egin dute aitzinetik eta ondotik Beran, baita bazkaria ere Zalainen

Bortzirietako Oinarrizko Jendarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatutako Bortzirietako Emakumeen VII. Mendi Itzulia Beran egin dute martxoaren 13an eta 75 emakumek baino gehiagok hartu dute parte.

 

Emakume gehienak bortz herrietakoak baldin baziren ere, Iruñetik ere etorri ziren bi ahizpa, hitzordua Interneten ikusita. Igande goizeko 9etan Mukixu zubitik atera ziren, lehenagotik, “Berdintasuna giazrte osoari mesede egiten dion giza eskubidea da” eta “Martxoak 8 egunero, zu ere beharrezkoa zara” zioten pankartak hedatu eta gero. Beratik Elorlepora joan ziren eta hamaiketakoaren ondotik, zazpigarren eta zortzigarren mugetan barna Ibardinetik beheiti jautsi ziren Berara. Berriz ere kontzentrazioa egin zuten, goizeko pankarta beren gibelean. Mendizale hauetatik 26 bat gelditu ziren Zalainen egindako bazkarira eta giro ederrean ibili omen ziren.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun