Berdintasunaren Ginkanaren sariak banatu ditu Lesakako Zerbitzuen Elkarteak

Ttipi-Ttapa 2016ko mar. 14a, 11:18
Lesakako Zerbitzuen Elkarteak antolatutako berdintasunaren ginkanan saritutakoak.

70 marrazki aurkeztu zituzten herriko neska-mutikoek eta Nora Maritxalar, Izaro Ugaldebere eta Ane Agirre suertatu dira saridun

Bertze urte batez berdintasunaren aldeko kanpaina egin du Lesakako komertzio eta zerbitzuen elkarteak, “Etxeko lanak eta etxeko zaintzea denon ardura da” goiburupean. 
Horretarako Tantirumairu ikastolan eta Irain eskolan marrazkia banatu zuten, haurrek elkarteko dendetan ikusitako pistak jarraituz, margotu dezaten. 70 bat marrazki aurkeztu dituzte herriko neska-mutikoek eta martxoaren 12an egin zuten sari banaketa.

 

Lehen saria, 150 euroko erosketa bonoa Nora Maritxalarrek eskuratu du; bigarrena, 100 euroko erosketa bonoa Izaro Ugaldeberek eta hirugarren saria, 50 euroko erosketa bonoa, Ane Agirrek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun