Kultur Astea ospatuko dute Berako San Jose Zahar Etxean

Ttipi-Ttapa 2016ko mar. 11a, 08:11
Urtarrilaren 18an Ibardingo Mendikon izan ziren berako Zahar Etxeko bizilagunak.

Martxoaren 14tik 20rako astean hainbat ekitaldi antolatu dituzte

Martxoaren 14tik 20rako astean Aste Kulturala izanen dute Berako San Jose Zahar Etxean eta azken urteetako ohiturari eutsiz, egitarau zabala prestatu dute.

 

Martxoaren 14an, astelehenean 13:00etan Berako Ehiza eta Arrantzako soziedadean basurde jatea izanen dute.

Martxoaren 15ean, asteartean, 16:30ean Mikel Iriarte eta Gabriel Canariasen eskutik musika kontzertua.

Martxoaren 16an, asteazkenean, 16:30ean hasita talo tailerra eta talo dastaketa.

Martxoaren 17an, ortzegunean, 17:00etan Herri Kirolak.

Martxoaren 18an, ortziralean, 17:00etan Bertsolariak: Iker Gorosterrazu, Alazne Untxalo, Aitor Elexpuru eta Patxi Castillo. Gai jartzailea: Julen Zelaieta

Martxoaren 19an, larunbatean, 17:00etan Mus eta Partxis txapelketa eta martxoaren 20an, igandean, 17:00etan dantza erakustaldia.

 

Sagardotegia eta Bolondresen Eguna

Baina aste honetako ekitaldiez gain, urtea indartsu hasi dute Zahar Etxean. Urtarrilaren 18an Ibardingo Mendiko Sagardotegiko txotx denboraldia estrenatu zuten, Ignaziok gonbidatuta.

Otsailaren 22an Bolondres Egun bikaina izan zuten. Inma Danborienak alaitu zuen bere akordeoiaz arratsaldea eta mahai luze baten inguruan bildu ziren bolondresak eta Zahar Etxeko bizilagunak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun