Goizuetako inauterien etorkizunaz eztabaida egiteko bilera deitu dute

Ttipi-Ttapa 2016ko ots. 17a, 07:53
Heldu den urtean aldaketan izan daitezke inauterietah.

Otsailaren 19an, ostiral arratsaldeko 6:30ean udaletxean

Urtarrilaren 8an egin zen inauteriei buruzko bilera irekian 40 bat herritar elkartu ziren inauteriei buruz hitz egiteko. Hauek indartzeko interes handia dago, baina metodoa adosteko iritzi desberdinak azaldu ziren bertaratuen artean: batzuk, inauteriak asteburura aldatzearen aldekoak dira; besteak, egunak bere horretan mantentzearen aldekoak; eta eguna mantenduz, ekintzak tokiz aldatzearen aldekoak ere badira. 
Aurtengoz ez da halako aldaketarik egin, baina inauteriak pasatuta jarraituko du eztabaidak. Esan bezala, eztabaidak jarraitzeko hurrengo hitzordua hau izango da: otsailaren 19a, ostirala, 18:30ean Udaletxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun