Urte ona izan da 2015a Sarako Turismoarentzat

Ttipi-Ttapa 2016ko ots. 18a, 06:00
Larrungo treinaren antolakuntza berria aurkezteko bilkura eginen dute astelehenean Lur Berrin.

Larruneko treinaren antolakuntza berria aurkezteko informazio bilkura eginen dute otsailaren 15ean

Joan den otsailaren 1ean Sarako Turismo Bulegoaren biltzar nagusia egin da. Oro har, meteo eder batek lagundurik  2015ko sasoina ona izan da. Ortillopitz eta Euskal pastizaren museoak 2014ko kopurua atxiki dute, lezeak eta Larrungo treinak ere sasoin ona egin dute eta Etxola parkeak bere bisitari kopurua emendatzen ikusi du.

 

Urtean zehar turismo bulegoak antolatu dituen ekitaldi ezberdinek arrakasta izan dute, izan Sara VTT, kontrabandisten lasterketa, Lizarrietako besta, kukuso merkatua, biltzarra, Telethon… Biltzarrari dagokionez, aurtendik goiti bere antolakuntza elkarte baten esku izanen da eta ez gehiago turismo bulegoaren gain.

Bertzalde, otsailaren 15ean arratseko 7 etan, Lur Berrin informazio bilkura bat eginen da Larruneko treinaren antolakuntza berria aurkezteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun