Otsailaren 8tik 12ra bederatzi eskolentzako saioak eskainiko dituzte Larreko gelan eta otsailaren 14an denentzako emanaldia
Hego Lapurdiko Hirigunearen sasoin kulturalaren kari, EliralE konpainiaren eskutik Xihiko dantza eta musika ikusgarria antolatu dute Senperen. Otsailaren 14an igandearekin Larreko gelan izanen da saio bat, 5 urtetik goitiko denentzat zabalik, 17:00etatik aitzin.
Horretaz gain, bederatzi eskolentzazo saioak eskainiko dituzte otsailaren 8tik 12ra arte eta 1.500 bat ikasle ikusiko dute ikusgarria klasearekin.
Pantxika Telleriaren koreografia Arantxa Lannes, Jose Cazaubon, Oihan Indart, Arkaitz Miner eta Jokin Irungaraik interpretatzen dute taula gainean.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.