Ilbeltzak 29, ortzirala
10:00 aldera Berrizaun auzotik hasita, etxezetxe eta baserriz-baserri eskean ibiliko dira gazteak. Herrira bueltan, bidegurutze aldeko etxeetara bisita eginen dute eta gero, Frain auzora joanen dira. Eguerdian bazkaria eginen dute. Bazkalondoan herrian eta Sarrola eta Lasaga auzoetan eskean ibiliko dira gazteak. Gauean afaria eginen dute.
Ilbeltzak 30, larunbata
08:00etan Mozorroak elkartu eta Irisarri auzora joanen dira gazteak. 11:00 aldera herrira bueltatu eta Unanu auzora eta Piedade gainera joanen dira. Arratsaldean haurrak kalejiran ibiliko dira. Ilunabarrean etxezetxe eskean ibilita banatuko dituzten boletoen zozketa eginen dute gazteek, lehenengo saria bildotsa eta bigarrena ardo lotea. Gauean afaria eginen dute.
Nobedade modura, aipatzekoa da Guraso Elkarteak lehen aldiz afaria antolatu duela larunbaterako. Horretaz gain, eskolako neska-mutikoek Ortzegun Gizen ospatuko dute otsailaren 4an eta antzerki emanaldiak izanen dituzte otsailaren 5ean.