Erorketen prebentzio ikastaroa antolatu du berriz ere Bortzirietako Osasun Zentroak

Ttipi-Ttapa 2016ko urt. 25a, 07:15
Erorketak prebenitzeko ikastaroa joan den urtean egin zuten Lesakako jubilotekakoek.

Berako jubilotekan eginen dituzte lau saioak eta estresa nola gobernatu? Ikastaroa emanen dute Etxalarren

Joan den urtean Lesakan egin bezala, aurten ere erorketen prebentziorako ikastaroa antolatu du Lesakako Osasun Etxeak, oraingoan Berako jubilotekan eskaintzeko. Osasun Etxeko langileek emanen dute eta ikastaroak lau saio izanen ditu: urtarrilaren 27 eta 29an (asteazken eta ortzirala), martxoaren 9an eta apirilaren 20an, 11:00etatik 12:30era.

 

Estresa nola gobernatu?

Lesakako Osasun Etxeak ‘Estresa nola gobernatu?’ ikastaroa ere antolatu du. Kasu honetan, Etxalarko Larraburuan emanen da otsailaren 16 eta 23an eta martxoaren 1ean, 10:30etik 12:30era.

Bi ikastaroak nahi duen jende guztiarentzat irekiak dira. Izen ematea Lesakako Osasun Zentrura deituz (948 638000 telefonoa) edo norbere herriko mediku kontsultan egin daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun