Aipatzekoa da bi aste aitzinetik mozorro eta dantzen tailerrak eginak dituztela Erratzun.
Arratsean etxez etxe ibili ondotik, Jantzilo epaituko, eta hala erabakitzen bada, erreko dute
Ilbeltzaren 23an Gizakunde Eguna ospatuko dute Erratzuko Kultur elkarteak antolatuta. Larunbat arraseko 8etan kanposantutik abiatuko da ibilbidea eta Erratzun barna, etxez etxeko eskea eginen dute. Geldialdietan sagardantza eta mozorrodantzak eskainiko dituzte. Afaldu baino lehen Jantziloren epaiketa eta erretzea eginen dute, horrela erabakitzen bada. Bertsolariak ere ariko dira. 22:00etan afaria ixanen da Etxelebertzeko txokoan eta ondotik animaleko besta.
Aipatzekoa da bi aste aitzinetik mozorro eta dantzen tailerrak eginak dituztela Erratzun.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.