7,5 milioi euro bideratuko ditu Nafarroako Gobernuak N-121-Ako tunelak hobetzeko

Ttipi-Ttapa 2015ko abe. 31a, 09:39

Belateko tunelerako sarbidea. Europak eskatzen dituen guttieneko baldintzetara egokituko dute datozen lau urteetan.

Belate, Almandoz, Oieregi eta Sunbillakoa Europak eskatzen dituen guttieneko baldintzetara egokituko dira

Nafarroako Gobernuak 7,5 milioi euroko inbertsioa baimendu du N-121-A errepideko (Belate, Almandoz, Oieregi eta Sunbilla) tuneletan jarduketa-plan bat egiteko, 2004an ezarritako Europako gutxieneko segurtasun-baldintzei egokitu behar zaizkienak: bazterbide berriak, drainatze-sistemak eta toxikoen ebakuazioa, suteei aurre egiteko kableak, suteak itzaltzeko sistemak eta larrialdiko hornidura elektrikoa... Inbertsioak 2016 eta 2019 artean eginen dira.

 

Manu Aierdi, Garapen Ekonomikorako presidente ordeak ezagutzera eman du jarduketa-plana abenduaren 30ean. Gure eskualdeko errepideetako tunel horietan 214.000 euroko inbertsioa eginen dute 2016an; 2017an, ordea, 2.161.000 euro inbertituko dira, 4.125.000 euro 2018an eta 985.000 euro 2019an.

6,6 milioi euro ere erabiliko dira Leitzarango Autobiako hiru zubiak (Astomela, Kasarna eta Larrazpi) datozen hiru urteetan konpontzeko (2016-2018).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun