Dantza klasikoa ikastaroa eskainiko dute abenduaren 26tik 30era Beran

Ttipi-Ttapa 2015ko abe. 11a, 07:40
Amaia Leiza Apeztegia dantzariak eskainiko du ikastaroa.

Amaia Leiza Apeztegiak eskainiko duen tailerrean izen emateko epea abenduaren 17an bukatuko da

Dantza klasikoa ikastaroa antolatu dute abenduaren 26tik 30era (biak barne) Berako Kultur Etxean. Labiaga ikastolak antolatu du ikastaroa, Berako Kultur Batzordearen eta Berako Udalaren laguntzaz eta Amaia Leiza Apeztegia izanen da irakaslea. 

 

Ikastaroa abenduaren 26tik 30era eskainiko da, bortz saio guztira. Lehen Hezkuntzako 1, 2 eta 3. mailakoek goizeko 10etatik 11etara izanen dute saioa eta Lehen Hezkuntzako 4, 5 eta 6. mailakoek 11:00etatik 12:00etara.

Izena emateko epea abenduaren 17an bukatuko da eta matrikula 15 euro ordaindu beharko da, 948 012012 telefonora deituta.

Ikastaroan koordinazioa eta malgutasuna lantzen dituzten ariketak eginen dituzte, dantza klasikoko funtsezko ariketak eginez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun