Eskualdeko Lanbide Heziketaz aritzeko bildu dira hezkuntza eta udal ordezkariak

Ttipi-Ttapa 2015ko abe. 1a, 12:58
Maite Ariztegi, Elizondoko Lanbide Heziketa Ikastetxeko zuzendariak, orai artioko gogoeta prozesuaren berri eman zuen.

Doneztebeko Juansenean burutu zen bilkura azaroaren 30ean 

Eskualdeko lanbide heziketa eskaintzari buruz aritzeko azaroaren 30ean, astelehen arratsaldean Bera, Elizondo eta Lekarozko lanbide heziketa ikastetxeetako ordezkariek eskualdeko udaletxetako ordezkariekin bilera egin zuten. Doneztebeko Juansenean burutu zen bilkura. Harat Arantza, Donamaria, Oiz, Bera, Urdazubi, Sunbilla, Doneztebe, Lesaka, Ituren, Zubieta eta Baztango udaletako ordezkariak joan ziren.

 

 

Elizondoko lanbide heziketa ikastetxeko zuzendariak, Maite Ariztegik, orain artioko gogoeta prozesuaren berri eman zuen. Hala, ikastetxeen artean adostu dituzten oinarriak jakinarazi zituen: eskualderako lanbide heziketa zentru erreferente bat behar dela, euskalduna (D eredua lehenetsiz), kokapen zentralizatua izanen duela eta oraingo eskaintzatik abiaturik egokitu eta berritu beharko litzatekeela. 

Ildo horretan, Nafarroako Gobernutik hori guztiari buruzko adostasuna –hezkuntza eskaintza eta kokapenari buruzko adostasuna-, eskualdean lortu behar dela erran zutela jakinarazi zuen.

Horrela gauzak gogoeta honetan eskualdeko eragile guztien parte hartzea beharrezkoa dela aipatu zuen. Hemendik aitzinerat iritziak eta ekarpenak biltzen eta adostasunak eraikitzen jarraitu nahi dutela ere erran zuen. Bide horretan udaletxeen inplikazioa beharrezkoa eta garrantzitsua dela erran zuen.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun