Nafarroako Mendi Lasterketako taldekako txapeldun suertatu da azkenean Manttale

Ttipi-Ttapa 2015ko abe. 1a, 10:32
Manttaleko korrikalariak, Izagako proban abiatu baino lehen.

Izaga Traileko sailkapenetan izandako zenbait akats moldatu ondotik bigarrenez lortu du titulua 

Manttale, azkenenan Nafarroako txapeldun izan da Nafarroako mendi lasterketen txapelketan. Azaroaren 1eko Izaga Trail lasterketan erabaki zen txapelketa eta hasiera batean laugarren izan zen Berako taldea. Baina sailkapenean izandako akats batzuk moldatu eta gero, azkenean titulua eskuratu du bigarren aldiz.

 

Azaroaren 1ean jokatu zen Izagondoko Izaga Trailean laugarren izan zen Berako taldea, 26 kilometrotako ibilbidean. Baina, puntuazio sisteman egon ziren akats batzuk zirela medio, eta antolakuntzak eta Nafarroako Federazioak egiaztapenak egin eta gero garaipena Txurregi Taldeari eman zitzaion. Lehenengo modifikazio honen ondoren, Manttale bigarren izatera pasa zen, lehen aipatutako Txurregiren gibeletik eta Sakana Bizirik taldearen aitzinetik.

Baina Trail Run19 taldeak aurkeztu zuen erreklamazioa eta gero, Nafarroako Federazioak berriro ere puntuazio sistemak egiaztatu behar izan zituen, izan ere, emakumezkoen sailkapenak ez baitzituen kontuan hartu, taldekako sailkapen orokorra gauzatzeko.

Erreklamazio hau kontuan hartu eta gero, Manttalek lehengo postua eskuratu uen (508 punturekin), Txurregiren (502) eta Trail Run 19-ren (468) aintzinetik. Manttalerentzako puntuak Unai Santamariak (2.), Julen Errandoneak (17.) eta aurten Manttaleko kamisetarekin korrika egiten duen Beteluko Maddi Sotilek (3. emakumezkotan) lortu zituzten.

Aipatzekoa da, Manttaleren bigarren aldia dela Nafarroako taldekako titulua lortzen duela, 2010ean Lakuntza-Aralar lasterketan lortu baitzuen lehenengoa.

 

SAILKAPENA

1. MANTTALE (508 puntu)

2. TXURREGI (502 puntu)

3. TRAIL RUN 19 (468 puntu)

4. SAKANA BIZIRIK MT (434 puntu)

5. ZABALARTE (428 puntu)

6. TRIZURKO (414 puntu)

7. BOMBEROS DE NAVARRA (332 puntu)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun