Ekitaldiz betea izanen dute larunbat arratsaldea Donezteben

Ttipi-Ttapa 2015ko aza. 27a, 13:12

Erreka elkarteko eskubaloi taldeen aurkezpena, Doneztebarrak elkarteko estren zozketa eta Faltzesko eta Mendi Abesbatzen emanaldia 

Azaroaren 28an, larunbat arratsaldean izanen dute zertan aritu Donezteben. Alde batetik, Errekako eskubaloi taldeen aurkezpena, Doneztebarrak elkartearen 500 eta 1.000 euroko estren zozketa kiroldegian eta 20:30ean Faltzesko eta Mendi Abesbatzen emanaldia elizan izanen dira.

Erreka kirol elkarteak bere eskubaloi talde guztien aurkezena eginen du kiroldegian. Aurten 7 talde dituzte lehian, eta bertze 2 talde (aurrebenjaminak) entrenatzen ari dira ligan aritu gabe. Denetara 165 haur eta gazte eskubaloia praktikatzen. Larunbatean Errekako bi talde seniorrak ariko dira, 16:00etan emakumeak eta 17:30an gizonezkoak. 19:00etan Doneztebarrak Merkatari elkarteark antolatu duen bere azkeneko promozioaren zozketa eginen dute kiroldegian, 500 eta 1.000 euroko estren zozketa, hain zuzen. Ondoren, Errekako taldeen aurkezpenarekin hasiko dira. Jokalariak banan-bana deituko dituzte eta azkenean denen argazki ofiziala aterako dute.

Larunbat arratsaldeko 8:30ean, berriz, Faltzesko eta Mendi Abesbatzak emanaldia eskainiko dute elizan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun