Pertsona bat hil da Dantxarinean eraikin bat erorita

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015ko aza. 25a, 14:25

Pertsona bat larri eta sei arin zauritu dira
Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, 13:08an gertatu da ezbeharra. Saltoki bat eraikitzen ari dira eta bigarren solairuaren zati bat behera etorri da. Pertsona bat hil egin da momentuan eta lekukoen arabera, pertsona bat larri atera dute obra-hondakinen artetik eta beste sei pertsonek zauri arinak dituzte.  Istripua gertatu eta beherala, Oronozko eta Ipar Euskal Herriko suhiltzaile ugari eta Guardia Zibila bertaratu dira ezbeharra gertatu den tokira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun