San Andres eguna ospatuko dute azaroaren 28an Narbarten

Ttipi-Ttapa 2015ko aza. 25a, 10:53
Mahai inguruan ospatuko dute aurten ere San Andres Eguna Narbarten.

Herri bazkaria eta trikitilariak izanen dira Herriko Ostatuan larunbatean

Urtero bezala, San Andres herriko zaindariaren eguna ospatuko dute Narbarten. Aurten, azaroaren 28an herri bazkari batekin omenduko zaio. Herriko ostatuan izanen da eta Etxalarko trikitilariak giro alaitzeaz arduratuko dira.

 

Menuan zainzuriak, magra, patea, ganba tortilla, haragia edo arraina aukeran, postrea, kafea eta kopa 32 eurotan izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun